Zortzi pertsona, elkar ezagutzen ez dutenak, Ingalaterrako kostaldeko uharte batera gonbidatu dituzte. Uhartera iristean, Rogers senar-emazteek eginen diete harrera, etxezainak eta giltzariak alegia, Owen etxeko jauna hurrengo egunera arte ez dela iritsiko esanez.
Gau horretan bapo afaldu ostean, disko batean grabaturiko ahots batek hilketa bat leporatuko dio bakoitzari, eta konturatuko dira inork ez duela Owen jaun delako hori ezagutzen. Plan makur batek ekarri ditu guztiak uhartera