Harry Potterrek bosgarren ikasturtea hasi behar du Hogwartseko Magia eta Sorginkeria Eskolan. Irrika bizian dago ikastetxera itzultzeko, jakin nahi duelako zergatik bere lagun minak, Ron eta Hermione, isil-gordeka ibili zaizkion uda osoan. Hala ere, Harryk ikasturte berrian Hogwartsen jakingo duenak hankaz gora jarriko du bere mundua?