Irene Vallejok "Irakurketaren aldeko manifestua" dakarkigu, inoiz baino beharrezkoagoa den garai honetan. Hausnartzearen, solastearen, imaginatzearen eta irakurtzearen garrantziak dakar etengabe liburua erdigunera, gure buruak idatzi eta irakurriz baikara gizaki eta gizarte.
Ezinbesteko manifestu bat, bizi garen abiadan gezur puztuek eta informazio ezegokiek argitasunik gabe gaituzten egunotan berriz ere liburuari eta irakurketari hel diezaiogun, atakatik ateratzeko tresna gisa.