Zuhara, lehorreko egonaldiaren ondoren, itsaz azpiko bere mundura dator berriz. Bertan du zain Balea
Beltzaren klan osoa.
Bere botereak indartzeko asmoz, Perpetua sorginaren aholkuak beteko ditu Zuharak. Lehenik eta
behin, ukendu bat erabiliko du gauero, eta, horrela, bere itsasoko jatorria ezagutuko du ametsetan. Horri
esker, bere amari gertatu zitzaiona jakingo du apurka-apurka
Bitartean, Caer Ys hirian Udazkeneko Jokoen garaia da, eta Zuharak itsas azpiko beste hiri bat
ezagutuko du, bestelako ohitura eta sinesmenak dituena. Hango biztanleak, ordea, ez dira Zuharaz
fidatzen
Itsasoaren deiaren ondoren, Zuhararen abentura berriak!