Egun bikaina da bustialdia hartzeko! Eguzkia diz-diz dago zeru goian eta Mark, haren arreba eta aita lehenengoak iritsi dira igerilekura. Baina gozatzeko prest daudenean, txikiak esaldi beldurgarria bota du: «Kaka egin nahi dut!». A zer dilema... Lortuko ote du bainurako garaiz iristea?