Bigaren sortzaileek asmatzen dituzten pasadizo eta abenturen kutxakhondorik gabekoa dirudi. Betiko freskura eta etorri bera dute haien gagek, janaria, familia, jolasak, alergiak, jolastokiko bihurrikeriak... gai hartua. Romain Pujolek eta Vincent Cautek Bigaren mundu berezia osatzen jarraitu dute, bi orrialdetako kontakizun barregarrien bitartez. Hori bai, gidoigileak Espainiara egindako bisita batean kontatu zigunez, gero eta gehiago landu nahi dute haiek "hari gorria" deitzen dutena; hau da, liburuki bakoitzaren amaieran zenbait orrialdetan garatzen den hari edo bilbe landuago hori. Seigarren emanaldi honetako hari gorria "Barne bidaia" da, eta Bigak oso bidaia berezia egingo du Biff barrutik nolakoa den eta hain harroputza zergatik den antzemateko.