Newland Archer XIX. mende amaierako New Yorkeko goi-gizartekoa da, eta zoriontsu da May Welland duelako emaztegai. Halere, egun batean, Ellen Olenska kondesa, Mayren lehengusina, Europatik itzultzen da. Kondesa independentea eta ausarta da, gainontzeko emakumeengandik ezberdina. Newland Ellenen misterioan nahasiko da eta goi-gizartearen eta bere bihotzaren konbentzionalismoen aurka borrokatu beharko du. Inozentziaren aroa, Pulitzer sari bat jaso duena, pasio handiko istorioa da, New Yorkeko goi-gizartearen ohiturak kritikatzen dituena.