Nori ez zaio bururatu, noiz edo noiz, haginka egingo liokeela ilargiari? Horixe da ipuin honetako abereei bururatu zaiena. Zatitxo bat besterik ez zuten dastatu nahi, baina goi hartaraino luzatzen saiatzen ziren arren, ezin zuten ukitu. Orduan, dortokak ideia zoragarri hauxe eduki zuen: "Ez ote ginateke iritsiko denok elkar hartuta?".