Liburu hau zabaldu aurretik, hartu arnasa eta eutsi. Hiru..., bi..., bat... eta murgil zaitez!
Deskubritu gure planetako ozeanoaren jatorria eta urpeko lehen bizitzak nola sortu ziren; miretsi koralezko arrezife apartak eta itsasoko biodibertsitatearen edertasuna; igo itsasontzi harrigarrietara eta harritu zaitez itsasoko kondairekin.