Ipar poloko hegoaldean, izotz-zati eta glaziarren azpian dago munduko hazitegirik handiena. Milaka eta milaka hazi daude bertan gordeta, Lurraren lau ertzetan jasotako arroz, gari edo artoenak.
Inoiz hondamendi naturalen bat edo gerrateren bat izango balitz ere.
Hondamendi natural bat, demagun, ahanztura.
Bada, literaturaren hazitegi bat balego, liburu honek bertan beharko luke.
Orrialde hauetako lau poematatik gatoz hainbeste eta hainbeste.
Txekhov-ek zioen literaturaren historiara poesia bakarrik pasatuko dela.
Poeta bakar batzuek dute ahalmena lengoaia literario propio bat sortu eta harekin hizkuntza bera ere multiplikatzeko.
Atxagaren mitxeleta, ziutatea, apatrida bezalako hitz eta adjektibo kalifikatiboek eta metafora liluratzaileek betirako zartatua, liburu honen irakurketa obsesibotik hasi nintzen ni idazten.
Egun berrirakurrita, bere laburrean, liburu infinitua iruditzen zait.
Aipaturiko poemez gainera, pasarte narratibo diferente eta zoragarriz betea.
Etiopiak ia mende erdi egin duen honetan, orainetik eta oraindik, «berresan ahal ditu zenbait hitz etorkizunaz ere».
ANARI