San Joan gaua urteko gaurik laburrena da. Jendeak sua egiten du, uda iritsi dela ospatzeko. Futboleroentzat asteburu ahaztezina izan behar zuen. Denboraldiko azken partida jokatu behar genuen: haurren eta gurasoen artekoa. Vicente Calderón estadiora joan behar genuen, kopako finala ikustera. Eta denetan onena: Suaren Zirkua iritsi zen gure herrira!