Literatura modernoko lan gutxi irakurtzen dira Dostoievskiren Lurpeko ezkutuan idatziak adina, edo aipatzen
dira testu hau baino gehiago gure garaiko sentiberatasunaren sakoneko ezkutuak azaleratzen dituen
funtsezko testu gisa. «Lurpeko gizona» terminoa guztiz finkatuta dago kultura garaikidearen hiztegian, eta
testu honetako pertsonaiak literaturako arketipo kategoria hartu du, Hamlet, On Kixote, Don Juan edo Faustok
bezala. Mende honetako kulturasaio
handi gehienek –Nietzscheren eta Freuden eskolek, espresionismoak,
surrealismoak, krisiaren teologiak, existentzialismoak– berentzat aldarrikatu dute Lurpeko gizona edo harekin
lotu dituzte mugimenduon aztertzaile askok; eta Lurpeko gizon hori aldez aurretiko iragarpentzat hartu ez
denean, abisu latz eta gordintzat hartu izan da.
Joseph frank, Dostoevsky: A Writer in His Time