Iraultza gatibu dago ezezagunen eskuetan, lagun bakarra Sayen maputxe machia duela. Bitartean, Lof Kidu Ngüenewün komunitatean ez dira lo geratzekoak. Zigor ez dago bakarrik, alboan du Nahuel bestengusua, bere kezketan lagun eta ezinegon berrien iturri. Ez dira, ez, Argentinan espero zituzten Aste Santuko oporrak, baina nork esan du hori txarra denik? Kolonizazioak ukatutako geogra?ak eta historiak. Ez da inoiz asmatuko gure askatasun nahia giltzapetzeko bezain barrote esturik.